2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

UNITATE DIDAKTIKOA

Gure Unitate Didaktikoaren gaia ITSAS ANIMALIAK da, eta 5 urtetako haurrei zuzenduta dago. Lan hau aurrera eramateko, aldez aurretik landutako haur hezkuntzako curriculum dekretuari heldu diogu, beti ere gure Unitate Didaktikoari egokituz. Bestalde, gelan aldez aurretik guztion artean landutako metodologiak ezagutu ondoren, (Decroly, tailerrak, proiektuak, txokoak…) gure unitate didaktikoarentzako aproposen iruditu zaizkigunak aukeratu ditugu,  Decroly eta txokoak hain zuzen ere.


Beraz, ikasturtean zehar  programazioaren inguruan eta metodologia ezberdinen inguruan jaso dugun informazioa kontutan hartuta eta curriculum dekretuan  oinarrituz, guztia praktikan jartzeko aukera izan dugu Unitate Didaktiko honekin.