2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

CURRICULUM EZKUTUA

2015/02/19

Saio praktiko honetan curriculum ezkutua lantzeko, hainbat irudi eta iragarki ikusi ditugu, bertan ezkutatzen diren mezuen inguruan hausnarketa egiteko. Hauek izan dira erantzun beharreko galderak:
  • ZER DA ESATEN DENA?
  • ZER DA ESATEN EZ DANA?
Aukeratutako iragarki eta irudi batzuk hurrengoak dira:














Zer da  esaten dena?  Kotxe baten iragarki bat da, non  emakumearen boterea erakusten saiatzen diren.
Zer da esaten ez dena?  Sexuen arteko bereizketa ikusten da eta emakumeri ematen dioten trataera  ere lotsagarria dela ikusi daiteke , objektu gisa tratatzen baitute. 














Zer da esaten dena?  Calgon Pastillas produktua saltzan dutela ikusi daiteke iragarki honetan.

Zer da esaten ez dena? Ikusgarria da sexuen arteko bereizketa, hau da, etxeko gauzak egitearen ardura emakumearena dela adierazi nahi digute eta ez gizonarena, honek soilik jarraibideak ematearen ardura edukiz.  



Zer  da esten dena? Ariel produktua saltzen duten  iragarki bat da.  

Zer da esaten ez dena?  Iragarki honetan berriz ere sexuen arteko desberdintasuna ikusten da argi eta garbi. Gizonaren egin beharra dirua gestionatzea eta kontrolatzea den bitartean, emakumearena guztiz desberdina dela adierazi nahi digute, hala nola, bera izan behar dela etxeko gastuak kontrolatzeaz, etxeko lanez eta familiako kideen zaintzaz arduratu behar dena. 


Zer da esaten dena? Irudi honetan adierazi nahi digutena da denek  ditugula aukera berdinak, bai fededunak eta ez fededunak. 

Zer da esaten ez dena? Erlijioari garrantzia handiagoa ematen zaiola,erlijioak hezkuntza mugitzen baitu askotan. Beraz, aukera zabalagoak daude fededunentzat fededunak ez direnentzat baino. 



Zer da esaten dena? Irudian anai-arreben arteko borroka baten aurrean aitak duen jarrera ikusi daiteke.

Zer da esaten ez dena? Haurrek ikusten duten guztia imitatzen dutela da irudi honek adierazten duena,  batez ere, gurasoengandik, haiek baitira ereduak. Beraz, aitak ama jipoitzen duenez haurrek jarrera hori imitatu eta normaltzat hartzen dute. 

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

HEZKUNTZA SISTEMA

DATA: 2015/02/11

Saio teoriko honetan historian zehar hezkuntza sisteman egon diren aldaketen inguruan jardun dugu eta baita egon diren hezkuntza erreformen inguruan, hala nola, LOGSE (1990), LOPEG (1995), LOCE (2002), LOE (2006)...


Interes handia izanez gero,  bertan uzten dugun linkean klikatu eta informatu: 



HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUA, SINTESIA

2015/02/09

Saio praktiko honetan haur hezkuntzako curriculum dekretua irakurri ondoren eta gai horren inguruan erantzundako galderetatik abiatuz,  taldean sintesi kolektibo bat egin dugu. Sintesi kolektiboa hurrengoa da:

Zertarako ikasi?
 Haurrari ondorengoetarako aukera emango dioten zenbait gaitasun garatzeko:
  •  Bere gorputza ezagutzeko.
  •  Familia-, natura-, eta gizarte inguruneari behatzeko eta aztertzeko.
  •  Autonomia handiagoa hartzeko.
  •  Bere gaitasun emozional eta afektiboak garatzeko
  •   Bizikidetzarako oinarrizko arauak barneratzeko.
  •   Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko.
  •  Trebetasun logiko-matematikoak, irakurketa-idazketa ikasten hasteko eta mugimendua,        erritmoa eta keinuak lantzen hasteko.
Zer ikasi?            
Bi zikloetan honako hauek landuko dira:

1.   Garapen afektiboa.
2.   Mugimendua eta kontrol ohiturak.
3.   Komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak.
4.    Bizikidetzarako eta gizarte harremanetarako funtsezko jarraibideak.
5.    Ingurunearen ezaugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza.
6.    Haurrak bere buruaren irudi positiboa eratzea.
7.    Autonomia pertsonal handiagoa eratzea.
8.    Arduraz bizitzea.
9.     Ikasi eta pentsatzea.
10.   Pertsona gisa garatzea.
11.   Egitea eta ekitea.


   Noiz ikasi?
Zikloetan banatuta dago Haur Hezkuntzako etapa:
  •    Lehenengo zikloa: 0-2 urte.
  •    Bigarren zikloa: 3-6 urte

   Zer ebaluatu?
1.  Ea gorputzaren ezagutza gero eta doituagoa duen eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzen den.
2.  Ea mugimen eta manipulazio trebetasunak hobetu dituen, bere gaitasunetan konfiantza izanda.
3.   Ea sentimenduak eta emozioak erregulatuz jolasetan parte hartzen duen.
4.   Ea oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzen dituen.
5.   Ea eguneroko arazo errazak ebazten dituen.
6.   Ea oinarrizko espazio-nozioak behar bezala erabiltzen dituen.
7.    Ea oinarrizko denbora-nozioak behar bezala erabiltzen dituen.
8.    Ea ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adierazten duen.
9.    Ea ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakusten duen.
10.  Ea gizarte ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakusten duen.
11.  Ea komunikazio-egoeratan elkarrizketen bitartez parte hartzen duen.
12.  Ea ahozko hizkera erabili eta arretaz eta errespetuz entzuten duen.
13.  Ea irakurketa eta idazketa egoeretan interesa duen.
14.Ea arte, teknologia eta ikus-entzunezko hizkuntzetako teknikak erabiliz adierazten eta komunikatzen dakien.

   Nola ebaluatu?
  1.  Behatuz. Behaketa zuzena eta sistematikoa.
  2. Garapenari buruzko datu kualitatiboak eman.
  3.   Banakako ebaluazioa.                 
  4.  Ebaluazio jarraitua eta etengabekoa.
  5.   Hasierako ebaluazioa abiapuntua. Diagnostikoa, zein garapen mailatan dauden jakiteko.
  6.   Familiarekin elkarrizketak egin eta informazioa trukatu

   Nola irakatsi?

1.   Aniztasunaren trataera.
- Haurren interesak abiapuntutzat hartuz.
- Ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokituz.
- Era global batean. Ikaskuntza, ikaskuntza berrien eta orain arte ikasita dutenen arteko lotura da.

2.    Ikaskuntza esanguratsua.
- Ikaskuntzak zentzua eta esanahia izan behar dute haurrentzat.
- Jolasaren bitartez.
- Ekintza eta esperimentazioa abiapuntutzat hartuz.

3.   Eskola giroa: ongizate-,afektu- eta estimulu eremua.
- Afektua eskainiz. Haurrarekin harreman egonkorra eta jarraitua.
- Familia-eskola harremana mantenduz.

- Konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortuz.

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

CURRICULUM MOTAK

DATA: 2015/02/04

Saio teoriko honetan curriculum motak aztertu eta komentatu ditugunez, partekatzea erabaki dugu. Komentatzeaz gain, adibideak ipini ditugu klasean, curriculum mota ezberdinak hobeto ulertzeko. Hona hemen ikusi eta aztertutako curriculumak: .
  • Curriculum irekia:  Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko aukera da, bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskainiz bai  hezitzaile eta irakasleei. Honekin, irakasleei aldaketak egiteko aukera emate dietela esan nahi dugu.
  • Curriculum itxia : Ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, hau da, ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.
  • Curriculum ezkutua : Asmorik gabe  gauzatzen diren ikasketek osatzen dute, esplizituki  ematen ez direnak eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten direnak, baita imitazioz ere. Adibidez:  berdintasuna, laguntasuna, partaidetza …  Ezkutuko curriculum hau positiboa edo negatiboa izan daitekeela esan beharra dago.
  • Ikusten ez den curriculuma : Inon agertzen ez dena da, ez curriculum irekian, ez itxian ezta ezkutuan ere.
  • Curriculum formala :Curriculum formala idatzita dagoena eta ageriko curriculumarekin bat datorrena izango litzateke.
  •  Curriculum erreala: Errealitatean gelan  jarraitzen dena da.

Aipatzekoa da ere,  "la Educación Prohibida"pelikularen  bi zati ikusi ditugula. Hemen uzten dizuegu pelikula osoa, interes handia izanez gero, ikusi ahal izateko:  





Hausnarketa indibiduala ere egin dugu curriculumaren inguruan.  Hona hemen adibideak:


APRENDIZAI OBJEKTUAK



DATA: 2015/01/ 29

Saio  praktiko honetan taldekide bakoitzak bere Haur Hezuntzako etapan adierazgarria egin zaion aprendizai objektu bat ekarri du, horri buruzko zenbait galderaren inguruan  hausnarketa egin eta Haur Hezkuntzara regresioa egitera bultzatu gaituena. Aukeratu ditugun objektuak akuarelak, margoak, tenperak eta lokarriak lotzeko plantila bat izan dira.  Hausnarketa egiteko abiapuntua hurrengo galderak dira: 

  1. Zergatik hautatu dugu?
  2. Nolako loturak egiten ditut objektu horiekin?
  3. Nola eragiten zidan?


























Taldekideok ekarri  ditugun objektuek gugan izan duten eragina aztertu ondoren, Haur Hezkuntzan guretzako garrantzituak izan diren hainbat kontzepturekin egin dugu topo. 

Horren inguruan egindako lana bertan zintzilikatuta utziko dugu

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

SARRERA

Ongi etorri gure Didaktikako blogera!


Haur Hezkuntzako 4 ikasle gara.  Blog honen bitartez, Didaktikako klase praktiko zein teorikoetan landuko ditugun gaiak eta egindako jarduerak partekatzea da gure asmoa,  gure etorkizunean erabilgarriak izango zaizkigunak.