Gure Unitate Didaktikoaren gaia
ITSAS ANIMALIAK da, eta 5 urtetako haurrei zuzenduta dago. Lan hau aurrera
eramateko, aldez aurretik landutako haur hezkuntzako curriculum dekretuari
heldu diogu, beti ere gure Unitate Didaktikoari egokituz. Bestalde, gelan aldez
aurretik guztion artean landutako metodologiak ezagutu ondoren, (Decroly,
tailerrak, proiektuak, txokoak…) gure unitate didaktikoarentzako aproposen
iruditu zaizkigunak aukeratu ditugu, Decroly
eta txokoak hain zuzen ere.
Beraz, ikasturtean zehar programazioaren inguruan eta metodologia
ezberdinen inguruan jaso dugun informazioa kontutan hartuta eta curriculum
dekretuan oinarrituz, guztia praktikan
jartzeko aukera izan dugu Unitate Didaktiko honekin.