Denok dakigu Haur Hezkuntza
aurrera eramateko hainbat metodo egon daitezkeela bai irakasleak kontuan hartuz
bai ikasleen eginbeharrak kontuan hartuz.
Beheko Power Pointean hainbat
metodo eta printzipio metodologiko azalduko dira. Lehenik eta behin,
metodologia zer den ikusiko duzue eta baita hainbat printzipio
metodologiko. Horietako printzipio batzuk oso garrantzitsuak izan daitezke,
hala nola, errealitatearekin loturak egitearena eta haurra aktiboa izatearena.
Ondoren, zenbait metodoren
informazioa izango duzue, esate baterako, aniztasuna, ikuspegi
globalizatzailea, jarduerak, familia eta eskolaren arteko harremana.
Azkenik, alderdi desberdinen
arabera ikasketa metodo desberdinak daudela sumatuko duzue eta baita
haien artean dauden desberdintasunak. ( metodo induktiboa ez da metodo
deduktiboaren antzekoa, baizik eta guztiz kontrakoa).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina