2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

DECROLY METODOA


Didaktitako klase praktikoetan ere  hainbat metodologien inguruko informazio irakurri dugu. Irakurritakoen artea, Decrolyren metodoa aipatu dezakegu. 

Ovide Decroly Hezkuntza Berria joera pedagogikoaren ordezkaria izan zen. Aurretik adimen urriko haurrekin egindako psikologo lanekin izandako esperientziak bultzatu zuen bere pedagogia sortzera. Eskola, ezaguerak jasotzeko lekua izateaz gain, haurrak gizartean bizitzen ikasteko lekua dela baieztatu zuen. Hau oinarritzat hartuta sortu zuen bere pedagogia. Aurkezpenean azalduko dugun bezala, Decroly-ren ekarpenak hekuntzaren ikuspegi globala eta “interes guneak” dira. Bere lanak garrantzi handia du gaur egungo pedagogian. Eskola haurraren ezaugarrietara egokitzea du helburu, hezkuntza aktibo eta funtzional bat aldarrikatuz. Haur bereziekin lan eginez konturatu zen ikasketa ezin dela haurren esperientziatik ban
andu, ikaskuntza pertsonaren esperientzietan oinarritu behar da.


Bere metodologiaren inguruko informazioa hurrengo Power Pointean aurkituko duzue, oso baliagarria izango zaizuena. Adibideak ere topatu ditzazkezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina