2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

TAILERRETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Haur Hezkuntzan planteatu behar diren helburuak lortzeko hainbat metodologi erabiltzen dira. Metodologia horien berri izan dugu Didaktikako klaseetan,  irakasleei ikasgelan lana egiten laguntzen dietenak.  Oraingo honetan  tailerretan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egingo dugu. 

Hurrengo Power Pointean, aipatutako metodologiaren inguruko informazio erabilgarria aurkituko duzue, non , metodologia honen definizioaz eta ematen diren faseez hitz egiten den, adibideak barne, horiek baitira ulermena errazten laguntzen digutenak. Aipatzekoa da ere, informazioa irakurgai jakin  batetik lortutakoa dela, hau ikastetxe jakin bateko tailerretan oinarritzen delarik.


Metodologia honen inguruan irakurtzea benetan interesgarria izan da, haurrak direlako protagonistak, beraiek egin behar baitiote aurre irakasleak aurkeztutako erronka kognitiboari   (egoerari, arazoari).   Azken finean, metodologia egokia da haurrek benetan gauzen arrazoia zein den ulertzeko edota gauzak zergatik gertatzen diren ulertzeko, pentsatzen ikasteko, besteak entzuten ikasteko, gauzak arrazoitzen ikasteko, adibideak ematen ikasteko edota eztabaidatzen ikasteko.  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina