2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

PROIEKTUEN METODOLOGIA

Dakizuen moduan, asko dira irakasleek erabiltzen dituzten metodologiak. Bakoitzak irakasteko eta ikasteko modu bat azaltzen digu, eta ikastearen alderdi jakin bati ematen dio garrantzia gehien. Didaktikako klasean hainbat metodologia ezberdin landu ditugu, ia denak Haur Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek landuak.  Kasu honetan  proiektuetan oinarritutako metodologia izango  da azalduko dugun metodologia. Azpian duzuen PowerPointean proiektuei buruzko testutik ateratako informazio laburra daukazue.

Lehenik eta behin, proiektuen hezkuntzaren printzipioak zeintzuk diren jakingo duzue, horien artean haurren ezberdintasunekiko begirunea, hauen autonomia sustatzea, heterogenotasunarekiko errespetua eta osotasuna ardatz izatea direlarik. Gero, baliabide metodologikoei buruz hitz egingo dizuegu, hiru galderaren inguruan azalduta. Ondoren, proiektuak aurrera eramateko bost arrazoiak zeintzuk diren jakinaraziko dizuegu. Hau azaldu ondoren, espazioaren eta denboraren antolamendua nolakoa izan beharko litzatekeen eta zer ataletan den garrantzitsua jakingo duzue. Hau egin eta gero, proiektuen prozesua nolakoa den azalduko dugu eta bukatzeko, adibide baten berri emango dizuegu modu laburrean.

Bibliografia: Proiektuen bidez irakasteko esperientzia bat. In Haur Hezkuntza galarako proposamena (3-6 urte) (11-43 or.). Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 2003.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina