2015/02/23
Curriculum mota ezberdinak
ikusi eta aztertu baditugu ere, curriculum kontzeptuan sakontzen jarraitu
beharra dugu. Oraingoan curriculumaren lau zehaztapen maila ezberdinak aztertu
ditugu.
Lehenengo zehaztapen maila,
gobernuak ezartzen dituen gutxieneko irakaskuntza edo oinarrizko
alderdietatik abiatzen da.
Bigarrena, OCDan
oinarrituz ikastetxeek eta irakasle-hezitzaile taldeek kontestualizatu
eta osatzen duten curriculum proiektua da, beren eskarmentuan eta
ikastetxearen testuinguru sozial, kultural eta hezkuntzakoan oinarrituz.
Hirugarrena, heziketa
ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, hauek
ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direnak.
Laugarrena, aldiz,
hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat dago
bideratuta, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapenari hain zuzen.
Modu zehatzago batean
ikusi nahi izanez gero hurrengo taulan ikusi dezakezue, adibideak barne:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina